Nekazaritza lana  | Hiriko lana | Zabortegietako lana
Suziri-lantegietako lana  | Haur kuril-biltzaileak | Harri-pikatzaileak

recursos  | créditos

 
Zabaltzeko klikatu...

Nekazaritza arloak du Ertamerikako haurrek egindako lan kopururik handiena, gainontzeko herrialdeetan gertatzen den bezalaxe.

Arlo honetako lanetan arrisku maila handia dago. Jendeak uste duenaz bestela, haur horiek oso lan arriskutsuak egiten dituzte: toxikotasun handia duten pestizidak eta belar-pozoiak erabiltzen dituzte, inolako babesik gabe gainera; egunean ordu mordoa egin behar izaten dute lanean, eta eguraldi garratza jasan behar izaten dute. Intsektuak eta haien ziztadak pairatzen dituzte etengabe, eta lanaldi gogorraren ondorioz, leher eginda bukatzen dute.

Ertamerikako herrialdeetan kafea lantzea da nekazaritza jarduerarik ohikoenetakoa, eta arlo horretan daude nekazaritzan diharduten haur gehienak. Jarduera horretan, nekazaritzako eginkizunetan ohi den bezala, lan baldintzek haurren osasuna guztiz hondatzen dute, lan egun luzeak, kafe bilketak eskatzen duen ahalegin fisiko izugarria eta sailetako buruen gehiegikeriak direla-eta.